Karlos Zurutuza Prentsa Idatzia atalean, EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casabonek gidatutako Gure bazterrak saioa Irratian, Klikmetroak.com kanpaina Publizitatean eta Kanaldude herri telebista Telebistan. Horiek dira 2012ko ARGIA Sarien irabazleak.
Bestalde, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ri eskaini zaio Merezimenduzko Argia Saria.
[Saridunen argazkia erresoluzio handian]
Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren hitzaldia
- Irakurri sari banaketaren aurretik Xabier Letona ARGIAko zuzendariak emandako hitzaldia (PDF)
Saridunak
Sei sari banatu zituen ARGIA astekariak ostiralean (hilak 27) Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean bazkal ostean burututako ARGIA Sarien banaketa ekitaldian. Ohi bezala, ARGIAk euskarazko komunikazioan nabarmendu diren talde, enpresa, profesional edo produktuei eskaini dizkie sari hauek.
ARGIA SARIEN XXIII. edizio honetan hauek izan dira sarituak:
Karlos Zurutuzak irabazi du PRENTSA IDATZIKO ARGIA SARIA, Berria egunkarian egindako Libiako gerrako kronikengatik. Kronika horien kalitateaz gain, muturreko egoerak bizi dituzten lekuetatik informatzeko kazetariak hartutako konpromisoa azpimarratu nahi izan da (Zurutuzak lehenago ere soberan erakutsi zuen konpromisoa, bidenabar, besteak beste ARGIAn bertan Irak edo Afganistani buruz idatzitako artikuluetan).
Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek gidatutako “Gure bazterrak” saioak irabazi du aurtengo IRRATIKO ARGIA SARIA. Baloratu diren ezaugarri ugarien artean, programaren hurbiltasuna nabarmentzekoa da (saioak bisitatzen dituzten herrian bertan grabatzen dituzte), baita elkarrizketen tonua ere, presarik eta zaratarik gabea, irratigintzaren beste dimentsio bat erakusten duena.
Klikmetroak.com kanpainari eman diogu PUBLIZITATEKO ARGIA SARIA. Asko baloratu da Internet erabiliz Kilometroak jaiaren hasierako espiritua berreskuratu eta berritzeko egindako ahalegina, baita jendearen parte-hartzea ere, euskararen normalizaziorako jende askoren konpromiso txikiak beharko dituelako (izan lana eginez hartutako konpromisoa, ala ekonomikoki lagunduz), eta alde horretatik emaitza ona eman duen egitasmoa izan da.
EiTB Nahieran webguneak irabazi du INTERNETEKO ARGIA SARIA, gaur egungo teknologiak eta ohiko telebista uztartzeko egindako ahaleginagatik, ikus-entzuleari aukeratzeko bide gehiago eskaintzeagatik eta benetako zerbitzu publikoa emateagatik, EITB eta telebista publikoen kontzeptua bera ezbaian dauden testuinguru honetan.
Kanaldude Herri Telebistak jaso du aurtengo TELEBISTAKO ARGIA SARIA, komunikazio proiektu bezala eredugarria delako: herritarrek egindako telebista da Kanaldude eta herritarrak ditu protagonista. Kate nagusien eredutik oso bestelakoa da edukietan eta formetan; baliabide ekonomiko gutxirekin baina printzipio argiekin egina, eta guztia euskaraz (Ipar Euskal Herriko euskarazko telebista bakarra da).
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi omentzea erabakita geneukan aurtengo Argia Sarietan, ibilbide oso bat saritzen duen MEREZIMENDUZKO ARGIA SARIArekin. Tamalez, Argia Sarien ekitaldia baino lehen hil zen Txillardegi. ARGIA SARIArekin urte hauetan guztietan komunikazio proiektu honi eman dion sostengua eskertzearekin batera, merezi duen aitortza eman nahi izan diogu azken mendeko Euskal Herriaren historia eta euskal kulturarena ulertzeko ezinbestekoa den pertsonari.
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]