Espainiako Auzitegi Nagusiko epaile ohi Baltasar Garzon Madrilgo ospitale batean sartu dute asteartean, bere etxean hainbat egun egin ostean sukarrarekin eta arnasa hartzeko zailtasunekin. Proba egin diote eta koronabirusagatik positibo eman du, ABC egunkariari bere inguruko iturriek baieztatu diotenez.
Garzonek hainbat egun zeramatzan ondoezik, Madrilgo Ruber klinikan sartu dute eta isolatuta dago.
Iturri gisa darabilgun artikuluak dioenez, astebete zeraman isolatuta ondoezik, eta asteartean okerrera egin duenean eraman dute ospitalera.