argia.eus
INPRIMATU
‘Ball de Diables’ bat debekatu dute Katalunian, emakumeei parte hartzea ukatzen zaielako
  • Kataluniako El Vendrell herriko udalak ez du utziko L’Arboç-eko Ball de Diables-a herrian ateratzen emakumeak taldean onartzen ez dituztelako.

dantzan.eus Kattalin Agerre 2018ko urriaren 04a
L'ArboƧ-eko Festa Major 2009an (arg.: Oier Araolaza / Dantzan.eus)

Udalak ez ditu gonbidatuko eta herriko gainerako taldeei ere ez zaie utziko gonbidatzen. L’Arboç herriko Ball de Diables taldean emakumeek ezin dute parte hartu, hori dela eta matxistatzat jo dituzte.

Debekuaren alde bozkatu dute Som Poble, Sí Se Puede, PxC, Ciudadanos eta ERCk, PPk aurkako botoa eman du eta PSC eta PDeCat abstenitu egin dira. Mozioak L’Arboç-eko Ball de Diables-en aurka egiten du, baina horrez gain, genero, arraza edo pertsonen askatasunaren aurka egiten duten entitate kulturalen kontrakoa da.

Mozioaren alde agertu diren alderdiek salatu dute, badaudela talde kulturalak sexu bazterketa egiten dutenak eta administrazioetako diru-laguntzak jasotzen dituztenak.

 

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.