argia.eus
INPRIMATU
Balkoiko zakar zorroaren mezuak
  • Autobusean nindoala, Astigarragako balkoi horretatik eskegita begira neukan zabor poltsa. Urtero leihoetara lapurren gisa igotzen ikusi ohi ditugun Olentzero edo Papa Noeli trabaturik geratutako zakua ote? Zertan ari haiz hor, egin diot galde, eta zorroak haserre…

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2013ko urtarrilaren 09a
Zakar poltsak zintzilik Astigarragako balkoietan.

- Berdin zaigu herri honek zenbat zabor sortzen duen: guk etxean dena birziklatzen dugu.

- Erreferenduma!

- Kutsatzeko eskubideaz erreferenduma? Bada, bai.

- Ez konparatu trafiko arauekin edo erretzeko debekuarekin: erreferenduma eta orain!

- Birziklapen borondatezkoa!

- Egin ezazue Europakoak bezalako errauskailu bat eta kito.

- Batzuek bata diote, besteek alderantzizkoa… nori sinetsi?

- Nor zarete zuek gure sukaldean sartzeko?

- Orain arte bezala segitzea nahi dugu.

- Agintariok: kendu begien bistatik zaborrak eta eraman nahi duzuen lekura.

- Intzineradora, intzineradora… beste fabrikek ere kutsatzen dute eta hemen gaude.

- Nazkaturik gaude HBkoen inbentuekin.

Hori iruditu zait adierazi nahi zidala. Zalaparta hain handia izan ez balitz, gustora esango nion ez apuratzeko, errez egingo duela, probatutakoan seguruenik oso bestela pentsatuko duela, ez izateko beldurrik aldatzeari.

Xehe blogean argitaratutako artikulua. Bertan hau bezalako artikulu gehiago topatuko dituzu.