argia.eus
INPRIMATU
Baldintzapeko askatasuna ukatu diote Lorentxa Beyrie euskal presoari
  • Baldintzapeko askatasuna hirugarrenez eskatu du eta berriro ere ezezkoa eman dio Zigorren Aplikaziorako Frantziako Auzitegiak. Beyriek 18 urte daramatza preso eta kartzelan jarraitu beharko du.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 16a

Roanneko kartzelan dago euskal presoa. Baldintzapean aske geratzeko eskaerari baietz esan zion Parisko Auzitegiak uztailean, baina Fiskalak helegitea jarri eta ezezkoa izan da azken ebazpena.

"Blokeoa eta mendekua"

“Frantses Estatuaren ahotsa den fiskalak, gezurren bidez, blokeoa eta mendekua defendatzen ditu”, salatu du Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen antolakundeak. “Lorentxa askatu!” lelopean, elkarretaratzea egin zuten astearte arratsaldez Kanboko herriko etxe aurrean.

Antzeko kasua ezagutu dugu berriki: Xistor Haranburu euskal presoa espetxean mantentzea erabaki zuen Auzitegi horrek. Erabakia hartzeko erabili zituen argudioek asaldura eragin zuten euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboen artean.