argia.eus
INPRIMATU
BALA, Bilboko arte-liburu azoka
abenduaren 12tik 15era
  • Arte-liburuei eskainitako azoka eginen da abenduaren 12tik 15era Bilboko Zazpi Kaleetan kokatutako Victor kalean. Ezohiko argitalpenak eta autoekoitzitako liburuak bilduko dira oro har.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko azaroaren 28a
Artea hizpide duten somen edukiez gain, hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailer bilduko ditu azokak.

Artisten katalogoak, argazki-bildumak, fanzineak edota arlo grafiko zein ilustrazioz betetako liburuak aurkituko ditu bertaratzen denak.

Sormen edukiez gain, hitzaldi, aurkezpen eta tailerrak ere izanen dira, argitaletxe, liburu-denda espezializatu eta hainbat inprentatako kideen eskutik.

Banizu Nizuke Kultur Antolakuntza eta Difusio Elkartearen elkarlanaren bidez jaio da ekimena. Eusko Jaurlaritzaren, Nontzeberri webguneren eta Grafilur inprentaren laguntza izango du.

 

 

Egitarau mamitsua

Abenduak 12an, 11:00tan, Juan Barbék paper-tailerra emanen du. Horren harira Papel Japonés izeneko dokumentala proiektatuko da. Egun horretan, lau proiektu aurkeztuko dira eta zenbait liburu-denda espezializatutako kideek mahai-ingurua osatuko dute.

Abenduaren 13an, 11:00tan, artisau-koadernaketari buruzko tailerra izanen da Felix Aranbururen eskutik. Egun berean, Grafilur inprentako Dani Rodriguezek inprenta espezializatuaz hitzaldia emango du.

Abenduak 14, goizeko 11:00tan Ainara Bezanilla Mundanalrüido argitaletxeko kideak liburua ardatz izango duen tailerra zuzenduko du. Ondoren, banaketa alternatiboari buruzko hitzaldia izanen da Delirio argitaletxeko Fabio de la Flor eta Belleza Infinita elkarteko Garikoitz Fraga hizlarien bidez.

Abenduaren 15a azokaren azken eguna izanik haurrentzako tailer berezia emanen du Ainara Bezanillak. Arratsaldean, azokako jardunaldietan jorratutako gaiei buruzko ondorioak jorratuko dira mahai-inguru batean.