argia.eus
INPRIMATU
Bakearen Nobel saria Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmedek lortu du
  • Eritrearen eta Etiopiaren arteko bi hamarkadako gatazkari amaiera ematen laguntzeagatik eman diote saria.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 11
Abiy Ahmed

Ahmedek saria partekatu du, “nazio bezala harro” sentitzen direla esanez. Eritrearen eta Etiopiaren arteko gatazkan “bake eta adiskidetze” ituna sinatzea bultzatu izana baloratu du Nobel Sarien Batzordeak.

2018an lehen ministroaren kargua hartu zuenetik gaur arte aldaketak egon dira Etiopian: hedabide ugari desblokeatu zituen gobernuak, disidenteak herrialdera itzultzeko baimena eman zuten eta milaka preso absolbitu zituzten. Gaur arte Afrikako emakumezko estatuburu bakarra den Sahle-Work Zewde Etiopiako presidentetzara goratzen lagundu zuen Ahmedek. Herrialdea aurreko gobernuak ezarritako larrialdi egoera indargabetu zuen gobernuak.

Aurten ezaguna egin den Greta Thunberg klima aldaketaren aurkako aktibista norbegiar gaztea zen askoren ustetan Nobel Saria irabazteko faborito. Ahmedek iazko Denis Mukwege eta Nadia Murad sarituen lekua hartu du.