argia.eus
INPRIMATU
Bake Bidearen deiari erantzunez, 600 lagun batu dira euskal presoen aldeko martxan
  • Orain duela 31 urte preso sarturiko Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten askatasuna eskatu dute uztailaren 10ean, 31 kilometroko ibilaldia eginez Baiona eta Donibane Lohizune artean.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 12a
Baiona eta Donibane Lohizune arteko martxa, uztailaren 10a (Argazkia: Bake Bidea)

Orotara 600 lagun elkartu dira Baiona eta Donibane Lohizune arteko martxan, Bake Bidearen deiari erantzunez. Duela 31 urte preso sarturiko Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten askatasuna eskatu dute beste behin ere. Baina orokorki, preso guztiak dituzte gogoan ukan: "Eztabaida ezin daiteke burdin barren gibeletik egin, Euskal Herriko jendarteak bilakaera erradikal bat espero du euskal presoen gaiaren inguruan".

 

"Euskal presoak etxera!" oihu artean, Donibane Lohizuneko karriketan buruturiko manifestazioarekin eman zioten bukaera ekimenari.