argia.eus
INPRIMATU
Bakartze ziegan sartu dute Adur Ramirez Altsasuko gaztea
  • Isolamenduan izango dute datorren ostegunera arte Adur Ramirez Altsasuko gaztea Entzun Altsasu taldeak sare sozialetan zabaldu duenez: "Jakin dugunez, Adur isolamenduan sartu dute datorren ostegunera arte. Haien krudelkeriak ez du etenik!".

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 08a
Gazteen askatasuna eskatzeko Soto del Realera egindako martxa, ekainaren 3an (Argazkia: topatu.eus).

Albistea jakindakoan "arrazoiak ezezagunak" izan badira ere, goizean Info7 irratiko albistegietan gaztearen gertukoek adierazi dute iragan larunbatean, ekainak 3, hiru altsasuarrei babesa emateko Soto del Realera egindako martxaren ondotik datorrela zigorra. Ramirez "leihotik eskerrik asko oihu egiteagatik" zigortu dutela adierazi dute.

Gaztearen egoera salatzeko kontzentrazioak egin dituzte asteazken arratsaldean.