argia.eus
INPRIMATU
Bakartxo Arrizabalaga izango da EIZIEko lehendakari berria

2009ko martxoaren 04a

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) pasa den larunbatean egin zuen urteko batzar nagusia, Iruñeko Txantrea auzoko Biltoki elkartean. EIZIEk zuzendaritza berritu du, eta Bakartxo Arrizabalaga izango da elkarteko lehendakaria datozen bi urteetan. Oskar Aranaren lekukoa hartuko du.