argia.eus
INPRIMATU
“Bakantzak euskoz” ekimena abian jarri du Eusko monetak
  • Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2020ko uztailaren 29a

Kanpotik datozen turistei zein oporrak etxetik hurbil pasa nahi dituzten euskal herritarrei “Eusko Opor” gutun-azalak erabiltzeko gonbita egin diete. Euskopay aplikazioaren bitartez oporretarako kontu bat ireki eta ordainketak mugikorrarekin egin ahal izango dira.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako turismo bulegoek eta Euskal Moneta elkarteak egitasmo bateratua osatu dute partekatzen dituzten helburuetan urratsak emateko.