argia.eus
INPRIMATU
Baionan greba deialdia egin dute berriz medikuntza sozialeko langileek
  • Pasa den astean, 400 langile inguru batu ziren Lapurdiko hiriburuan, medikuntza sozialeko beharginek Segur lege sortarekin jasan beharko dituzten murrizketak salatzeko. Datozen egunetarako greba deialdia ere berretsi dute.

Gedar @GedarLangileKZ 2022ko urtarrilaren 21a

Azken aste honetan, Segur erreformak sortutako "desorekak" salatu dituzte Baionan (Lapurdi) medikuntza sozialeko langileek, grebak eta mobilizazioak antolatuz. Neurri sorta berri horren bidez, medikuntzako beharginek izango duten soldata emendatzea ez zaie aplikatuko medikuntza sozialeko langileei. Halaber, gero eta latzagoak diren lan-baldintzak salatu dituzte; batez ere, pandemia garaian.

400 behargin inguru batu ziren pasa den astean Baionako karriketan, medikuntza sozialeko langileek jasandako murrizketak salatzeko. Langileen ordezkariek atzo adierazi zutenez, greba eta protesta mugimenduak berretsi dituzte.