argia.eus
INPRIMATU
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan
  • Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko irailaren 13a

Cade elkartea arranguraturik agertu da, eraikuntza proiektuarekin. Izan ere, bultzatzailea Frantziako armada izanki, ez da herritarrak galdekatzeko betebeharrik. Berdeguneak errespetatzea galdegin du ingurumenaren aldeko elkarteak, baita Aturrira isuriko diren uren azterketa zorrotzagoak egitea ere.  Irailaren 20an bururatuko da inkesta publikoa, eta Cadek dei zabala luzatu du herritarrek oharrak egin ditzaten.