Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT egun kopuruak murriztuko lituzkeelarik.
Ospitaleko zuzendaritzak berrantolaketa hori defizit handiegia saihesteko neurri gisa defendatu du. Berrantolaketa horrek Ipar Euskal Herriko enplegatzaile handieneko adar guztiak ukitzen ditu, medikuak aparte. Orotara, 4.500 langilek ikusiko lukete haien ordutegiak berrantolaturik. Defizita 20 milioi eurokoa izan bada 2023, Frédéric Espenel Baionako ospitaleko zuzendariaren arabera, ordutegien berrantolaketak kanporaketak saihestu ahalko lituzke. Lan denboren berrantolaketa hori 2025eko urtarrilean aplikatzea aurreikusia da. Zuzendariak azpimarratu duenez, hainbat bilkura eginen dira sindikatuekin adosmen bat erdiesteko.