Maiatzaren 30ean Baiona Berdea eta Elkarkidea elkarteek Henri Etxetoren Bayonne Ville Ouverte ez babestea erabaki zuten. Hala, Etxetoren alderdiarekin bat egitea erabaki du Mathieu Bergé sozialista buru duen Baiona Bihar-ek.
Ekainaren 28an izango da Baionan nork aginduko duen erabakitzeko bigarren itzulia. Henri Etxetoren Bayonne Ville Ouverte eta gaur egun agintean den zentro-eskuineko Jean-René Etxegarai aurrez aurre izango dira.
Martxoaren 15ean iragan zen lehen itzulian Jean-René Etxegarai auzapezaren zerrenda atera zen garaile botoen %40,33 lorturik, bigarren Etxeto (%29,76), hirugarren Baiona Berdea Elkarkidea (%13,12), laugarren Bergé (%11,20) eta azken eskuin muturra (%5,57).