argia.eus
INPRIMATU
Baionako Bestetan ekimenik ez egitea adostu dute peñek
  • Baionako Bestak ofizialki bertan behera geratu diren arren, peñek besta ez ofizialak egingo zituztela zabaldu da. Baionako peñak, ordea, bildu egin dira eta adostu dute bestarik ez egitea eta ekimen publikorik ere ez antolatzea.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 25

Festarako gogoa dagoela ulertzen duten arren, adierazi dute ez dela zentzuzkoa masiboa gerta daitekeen testuinguruan jendea elkartzeko ekimenak egitea. Eta beraz, aurten ez dela festa ez ofizialik izango, ez behintzat Baionako Elkarteen taldearen partetik.