Pirinio Atlantikoko Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu dute mugazgaindiko txartela. Uztailaren lehenetik aurrera Baiona-Donostia autobus eta tren bidez egin ahalko da.
Baiona-Hendaia autobusez eta Hendaia-Donostia “topoz” lotuko dira, eta txartel bakarra izanen da bidaiarentzat. Joan-etorria bost euro kostako da.
Otsailean Irun-Baiona autobus linea inauguratu bazuten, mugaz gaindiko garraio loturetan pauso bat gehiago suposatzen du Pass Eusk txartelak.
Proiektuaren bultzatzaileek jendeak autoaren erabilpena murriztea nahi dute, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa eginez. Etorkizunera begira, gainera, proiektua indartu nahi dute, txartel amankomuna eta zerbitzuaren webgunea sortuz.