Aiherra, Idauze-Mendi eta Ortzaizeko murgiltze esperimentazioaren alde agertu bada ere departamentuko Akademia Ikuskaritza, Larrainek ez du arrapostu finkorik izan. Gela bakarreko eskolako gurasoek eta herriko etxeak borrokan jarraituko dute. Ostegunean baimen ofizialik ez izanik ere, irakasle erretretadun bat eskolarat joan da klasea euskaraz emateko.
Jean Dominique Iriart auzapeza eta eskolako gurasoekin hitz egin dute Xiberoko Botzan: