argia.eus
INPRIMATU
Baigorrin Nafarroaren Egun bezperan Manex Pagolaren omenezko kantaldia
  • Larunbatean, apirilak 23, Manex Pagola kantagile klasikoaren errepertorioz osatutako saioa burutuko da Baigorrin. Haren abestiak Jagoba Astiazaran eta Juantxo Zeberiok orkestra txikirako moldaturik, Ertz orkestraren laguntza kantatuko dituzte Aire Ahizpak, Xendarineko Ahizpak, Amaia Rouspeyrous, Azkenekoak eta Erramun Martikorenak.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2016ko apirilaren 21

Nafarroaren Eguna antolatzen duen Basaizea elkarteak bideo labur batean bildu ditu entsaioetako une batzuk:

Nafarroaren Eguna urteko ospakizun klasikoa den moduan, bezperan Baigorriko elizan egiten  den kantaldia musika eta kantu ospakizun berezia izan ohi da apiril guztiz, Baigorriko Gaiteroen eta Basaizearen sustapenarekin esperimentu berriak egiten baitira nahastuz gaitak, bandak, orkestrak, kantariak… Aurtengo errepertorioa osatu dute Manex Pagolaren kanta ezagunekin. Afixak berak horien arteko ezagunenetakoa den “Urtxintxak” oroitarazten du, kattagorriaren irudiaren ondoan titulatuz “Izaiteko libre, Manex Pagolaren oihartzunak”. Basaizeak Interneten ipini du kantariari egindako elkarrizketa: