argia.eus
INPRIMATU
Baigorriko Kulturaldia martxan da
  • Baigorriko Kulturaldiak aurten prestatu dituen kultura ekitaldiak abiatu dira ekainaren 20ra bitarte. Musika, literatura, zinema, antzerkia eta dantza uztartuko dituzte.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 28a
Aurten ez da Nafarroaren Eguna ospatuko. Argazkia: Erran.eus

1979. urtean Baigorriko Kultur Astea izenarekin sortu zen ekimena. gaur egun Kulturaldia izenez, Basaizea elkarteak sustatzen du. Ekitaldiak  Baigorriko ibarreko hainbat herritan egin ohi izan dira baina aurten herrian bertan egingo dira ekintza guztiak. 

Kazeta.eus-ek jaso duenez, Kulturaldiaren lehen egunean Koldo Zuazo hizkuntzalariak Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara liburua aurkeztuko du. Maiatzaren 30ean, Dom Campistron Baigorriko ilustratzaileak Bekatorosak liburua aurkeztuko dut. Berarekin batera Maialen Lujanbio eta Maddi Ane bertsolariak izango dira.

Ekainaren 4an antzerkiaren txanda helduko da, Axut! konpainiak Amua antzezlana eskainiko du, 19:00etan Plaza Xokon. Ekainaren 6an, Ruper Ordorika eta Mugalaris ikusteko aukera egongo da, Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Hasier Oleagarekin antzeztuko du Ruper Ordorikak. 

Ekainaren 11an Baigorrin filmaturiko hiru film labur eskainiko dituzte, Ama, Anti eta Subandila. Azkenik ekainaren 20an, Arrola dantza taldeak Garaztar taldearekin batera Izan baita ikuskizunarekin Nafarroako historiaren zati bat eskainiko dute.