Hastapenean pantaila haundi batean ikusi dira Tafallak joan den uztailean jasan zituen uholde eta makur haundien irudi harrigarriak. Kantaldia hasi aintzin, Iñigo eta Joxe Mari bi tafallarrek kondatu dute bizi izan zutena.
Eskerrik beroenak bihurtu dizkiote Baigorriko herriari, erakutsi duen elkartasunarentzat. Kantadia hemen gaindiko abeslari ezagunek eskaini dute eta haueri juntatu da ere Tafallako jotera bat, bere bi soinulariekin, bizpahiru kantu ozenen emaiteko.
Pantzo, Iñigo eta Joxe Mari Tafallarrekin solastatu da eta, Joxe Mari Ezparzak kondatu dio Tafalla eta Baigorriko herrien arteko harremanak aspaldikoak direla, hortaz diren dokumentu zaharrenak, duela bost mendekoak baitira.
Hitza Iñigori lehenik, Joxe Mariri jarraian, Pantzori azkenik.
Elkarrizketa hau Irulegiko Irratiak egina da, hemen entzun dezakezu jatorriko webgunean.