argia.eus
INPRIMATU
Baietzik ez bada ezetz da, Espainiako Zigor Kodearen erreformak landu nahi duen ideia nagusia
  • Carmen Calvok, Espainiako presidenteorde eta Berdintasun ministroak, eman du berria. Zigor Kodea berritu nahi du Espainiako Gobernuak eta helburu nagusia esaldi batean laburbildu du Calvok: “Argia eta biribila da, hau da, emakumeak ez badu berariaz esaten baietz, gainerako guztia ezetz da”.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 10a
Sanferminetako kasuan bortxaketa zena sexu abusutzat epaitzeak haserre handia eragin du.

Iruñeko sanferminetan 2016an emakume bat bortxatu zuten bost gizonen aurkako epaia atera zenetik (sexu abusutzat jo zuen gertakaria epaimahaiak) Espainiako Gobernua sexu delituak beste modu batez zehazteko azterketa egiten ari da, Calvok berak adierazi duenez, “ez dadin gertatu interpretazioen bidez delitu motak zehaztu gabe geratzea, izatez emakumearen aurkako delitu oso larriak direla kontuan izanda”. Suediak eta Alemaniak duela gutxi haien Zigor Kodeetan ildo beretik egindako aldaketak aipatu ditu Calvok.