argia.eus
INPRIMATU
‘Baietz Hernanik!’ erronkaren emaitzen aurkezpena, gaur
  • Aztikerrek aurkeztuko ditu, 19:00etan Biterin, eta datu ugari emango ditu: erronkalarien %63,9 emakumeak, gehienak 30-44 urte bitartekoak...

Kronika 2019ko otsailaren 25
Euskara ari du egitasmoan zehar ateratako argazkietako bat. Argazkia: Hernaniko Kronika.

Aztiker Ikerguneak egin zuen 2018an zehar, Euskara Ari Du­ren Baietz Hernanik! erronkaren jarraipena, inkesten bitartez. Eta jasotako emaitzekin, txosten mar­dula osatu du.

Emaitza horiek aurkeztuko ditu gaur, herritarren aurrean, arratsaldeko 19:00etan Biterin egingo duten saio irekian.

Datu ugari emango dituzte bertan, soziodemografikoekin hasita. Izan ere, erronkan par­te hartu zu­ten 1.117 hernaniarren artean, %63,9a emakumezkoak dira, eta 30-44 urte bitartekoa izan da erronkalari gehien izan dituen adin tartea (%44,8). Gainera, partehartzaile guztietatik, 986 dira euskeraz badakitenak; eta 131, ulertu bai, baina hitz egitea kosta egiten zaienak. Hartu duten erronka, kasu gehienetan (%30,1), izan da bizitzako harreman guztietan euskeraz egitea, eta besteei ere euskeraz egiteko eskatzea.

Erronkalarien %71,8ak, «beti edo gehienetan euskeraz»

Eta betetze-mailari dagokionez, erronkalarien %71,8ak azaldu du «beti edo gehienetan» egin d­uela euskeraz; eta %25,5ak, erdi eta erdi egin duela euskeraz eta erderaz.

Artikulu hau Hernaniko Kronikak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.