Israelek sarekada egin du Nuseirat errefuxiatu kanpalekuan, Gaza erdialdean, AEBen parte hartzearekin. Gutxienez 274 pertsona hil eta 700 baino gehiago zauritu ditu, Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera. Bahitu gehiago hil ditu operazio berean, Hamasen esanetan. Laguntza humanitarioko kamioiak erabili dituzte israeldarrek kamuflaje modura.
Israelgo Armadak lau bahitu askatu ditu Nuseirat errefuxiatu kanpalekuan, eta kritika ugari jaso ditu zibil asko hil dituelako egindako sarekadan. Bertako medikuen arabera, “erabateko triskantza” eragin du Gaza erdialdeko Al-Aqsa ospitalean. Mediku batek esan du “hiltegia” zirudiela ospitalearen barrualdeak. Hamasen ordezkari militar batek jakinarazi du sionistek beste bahitu batzuk hil dituztela Nuseirateko operazioan, zehaztu ez badute ere nola edo zenbat hil diren. Israelgo Armadako buruzagi bat ere hil da sarekadan. Iturri batzuen arabera AEBek eraikitako portutik sartu dira Gazara sionisten “unitate bereziak”, laguntza humanitarioan kamuflatuta.
Israelgo Armadak jakinarazi du askatutako lau bahituak bi kokapenetan aurkitu dituztela, eta “osasun egoera onean” daudela. Larunbatean egindako operazioa izan da Israelek bahitu gehien bizirik erreskatatu dituen aldia urriaren 7tik, orain arte zazpi askatu ditu guztira. Israelgo Armadaren arabera 120 pertsonak jarraitzen dute bahituta Gazan, eta horietako 41 hilik daudez. Netanyahuk adierazi du bahituak askatzeko operazioekin jarraituko dutela.
Bahitu israeldarrak hil dituzte eta sarraskia eragin
Hamasen Qassam Brigadetako bozeramaileak, Abu Obaidak, jakinarazi du erreskate operazioan beste bahitu batzuk hil dituztela sionistek. Gaza erdialdeko erasoaldia “gerra krimena” izan dela salatu du Obaidak, eta gaineratu “etsaiaren presoak arrisku larrian” jarri direla. Azaldu du honek “izugarri okertuko” dituela bahituen bizi baldintzak.
Bahituak hiltzeaz gain, palestinarrentzako sarraskia izan da Israelgo Armadaren sarekada. Gutxienez 274 pertsona hil dituzte Nuseirat kanpalekuan, eta 700 zauritu. Imran Khan Al Jazeerako kazetaria Jordanian dago, Israelgo Gobernuak Al Jazeera debekatu zuelako Israelen, eta bertatik esan du erreskateari buruz hitz egitean agintari israeldarrek ez dituztela aipatu ere egin hildako dozenaka palestinarrak. “Israeldarrek ez dute hitz egin operazio honen kostuari buruz, garaipen bezala saldu nahi dutelako. Netanyahu presio izugarria jasotzen ari da, eta Bahituen Familien Foroak oso argi esan du su-etena dela modu hoberena Gazan dauden bahitu guztiak askatzeko”.
Lehenago ere jakinarazi izan du Hamasek bahituak hil dituztela sionisten erasoek. Apirilean esan zuten Khan Younis inguruan, Gaza hegoaldean, lau bahitu hil zirela Israelgo Armadaren aire eraso baten ondorioz. Armadak berak aitortu zuen bahituen heriotza, hiltzeko arrazoiak “aztertuko zituztela” esan bazuen ere. Urriaren 7tik 37.084 pertsona hil dituzte sionistek, eta 84.494 zauritu, azken datuen arabera.
Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]
Israelek dio ostegunean Hamasen buru Yahya Sinwar hil duela eraso batean, Israelgo armadarentzat "gizonik bilatuena". DNA frogak egiten ari dira gorpuari, albistea baieztatu asmoz. Israelek eskola baten aurka egindako bonbardaketa horretan 28 pertsona hil eta 160 baino... [+]
Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.
Erantzukizuna Israelgo Estatu Sionistarena da, bera baita, biztanleriaren zati handi baten, soldadu, kolono eta abarren laguntzarekin, garbiketa etnikoa eta genozidioa egiten ari dena inguruko herrialde eta herrien aurka.
Mendebaldeko estatuek ere laguntzen diete, armak... [+]
Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]
Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]
Ingelesez zabalduriko bideo baten bidez eman die abisua Israelgo Lehen ministroak: Israelgo armadarekin kolaboratu ezean, libanoarrei ere bideratuko die palestinarrek pairaturiko "sufrikarioa".
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.
Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]
Ez bazara gai ikusteko palestinarren belaunaldi ugariri Israelek egindako gehiegikerien eta Hamasen krimenen arteko lotura kausala, ez duzu arrastorik ere giza izaerari buruz.
Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.
Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan... [+]