argia.eus
INPRIMATU
Badator Hatortxu Rock... baina aurretik sasia kendu auzolanean
  • Lakuntzako jaialdia uztailaren 27tik eta 30era ospatuko da 20. edizioa den honetan. Horren aurretik baina, inguruko herritarrak auzolanean ariko dira eremua prestatzen.

Guaixe .eus @guaixe 2017ko maiatzaren 11

Garilaren 27tik 30era Hatortxu Rock elkartasun jaialdia hartuko du Lakuntzak. Hura behar bezala prestatzeko batzordeak dagoeneko lanean ari dira.

Baina bileretatik aparteko lanak egiteko garaia iritsi da. Jaialdiak hartuko dituen guneak txukundu behar dira eta horretarako hiru auzolan deitu dituzte antolatzaileek.

Haietan parte hartu nahi dutenek sasi-garbitzeko makinekin, lanerako arroparekin, eta eskularruekin joateko gaztigatu dute. Igandeko auzolanaz aparte, hilaren 27an eta 28an, larunbatean eta igandean dira hurrengo auzolanak, 9:00etan biak.

 

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.