Babes zabala lortu du Veleia auzia argitzearen aldeko manifestuak

  • Besteak beste, Gontzal Mendibil, Toti Martinez de Lezea, Benito Lertxundi eta Garbiñe Biurrunek bat egin dute manifestuarekin. 

Agerraldia egin dute Aldabe gizarte etxean. Argazkia: E. Lanao
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 14an - 13:31

Iruña-Veleia auzia argitzeko eskatzen duen manifestua aurkeztu du gaur Iruña-Veleia Argitu ekimenak. Manifestuan atxikimendua eskaini duten hainbat aurpegi ezagun bertaratu dira, "auziari irtenbidea lehenbailehen" aurkitzeko eskatzeko asmoz.

Bederatzi urtez egon da instrukzio fasean aipatutako auzia, gure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena. Horregatik, ekimeneko kideek auzia ezin dela denbora gehiago argitu gabe egon adierazi dute: "Batetik, begi-bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea; ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere".

Modu horretan, bi eskakizun egin dizkiete dagokien erakundeei. Alde batetik, aurkitutako piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Bestetik, parteekin harremanik ez duten arkeologo adituek indusketa kontrolatuak egin ditzatela agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

Era berean, sinadura bilketari ekin diote –irunaveleiaargitu@gmail.com helbidean–, eta, besteak beste, Oihane Perea, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta, Andoni Egaña, Fermin Muguruza, Gorka Knörr, Pablo Gorostiaga, Rafa Rueda, Gontzal Mendibil, Toti Martinez de Lezea, Benito Lertxundi eta Garbiñe Biurrun atxikitu dira manifestura.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


Eguneraketa berriak daude