Unai Brea ARGIAko kazetariak eta Berriako Ivan Santamariak TTIP merkataritza hitzarmenari buruzko galderak erantzungo dituzte asteazkenean Zumaiako Alondegian, 19.00etatik aurrera.
Hitzarmenaren jatorria, bilakabidea eta helburu orokorrak azaltzeaz gain, azken hilabeteetan haren inguruan bai Europar Batasunean bai Ameriketako Estatu Batuetan izandako mugimenduen berri emango dute solaskideek.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatu du hitzaldia.
Informazio gehiago:
TTIP/TAFTA hitzarmenari buruzko erreportaje, analisi eta elkarrizketak, ARGIA.eus webgunean.