argia.eus
INPRIMATU
#Aztnugal kasuko bost nafarrek akordioa lortu dute eta ez dira kartzelara joango
  • Ostegun goizean jakin denez, #Aztnugal kasuko bost kideek akordioa lortu dute fiskalarekin eta ez dira kartzelara joango. Gorka Zabala, Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Mayo eta Jon Patxi Arratibel dira auzipetuak.

ARGIA @argia 2016ko apirilaren 14a

Ekineko kide izatea eta ETAren aginduetara ezker abertzaleko hainbat erakunde dinamizatzea egozten diete. Zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen zieten, baina bi urteko zigorra adostu dute, eta urte eta erdi kartzelan izanak direnez, ez dira espetxera joango.

Berriako kazetari Hodei Iruretagoienak bertatik jarraitu duenez, "gertaerak aitortu dituzte auzipetuek, eta Espainiako Estatuko legediaren aurkakoak direla onartu".

Atera direnean txalo artean hartu dituzte lagun eta senideek.

Tortura basatiak

Bost kideek  inkomunikazi ogaraian torturak pairatu zituztela salatu zuten. "Sekulako astakeria da torturapeko deklarazioak epaiketa batean erabiltzea", adierazi dio Jon Patxi Arratibelek ARGIAri epaiketara sartu aurretik.