argia.eus
INPRIMATU
Azpeitiko zezen plazaren “alde iluna” azaleratu du Askekintzak argazkien bidez
  • Azpeitiko San Inaziotan zezenketak antolatu dituzte urtero legez. "Ezkutatu nahi duten errealitatea" erakutsi nahi izan du Askekintzak ARGIAra igorritako argazkiekin. "Indarkeria espezista bortitzaz gain, euskal jendartean indarkeria espezistaren normalizazio kezkagarria islatzen da" beren ustez.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko abuztuaren 02a
Zezena hilda, Azpeitian. (Argazkia: Askekintza / Tras los muros)

Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina egiten ari da Askekintza 2014. urtetik, "Euskal Herriko festetan animaliak erabiltzeari utzi eta animalien askapena erdietsi asmoz". Tras los muros aktibistaren laguntzarekin, taldeak dokumentatu ahal izan du "San Inazioetako zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi duten errelitatea".

"Gainontzeko animaliek gizakiongandik pairatzen duten indarkeria espezista bidegabea, etengabea eta neurrigabea da", adierazi dutenez eta hau aldatu nahi dute.

Argazkia: Askekintza / Tras los muros.
Argazkia: Askekintza / Tras los muros.
Argazkia: Askekintza / Tras los muros.
Argazkia: Askekintza / Tras los muros.

Talde animalistak azpimarratu nahi izan du "argazkiek azaleratzen duten bidegabekeria handiaz gain, indarkeria honen normalizazioa".

"Argazkietan hainbat ikusle ageri dira, ume txikiak tartean, beraien aurrean duten bidegabekeria izugarriari lasai so eginez. Mendeetako hezkuntza espezistak animaliak diskriminatzea eta hauen zapalkuntza bortitza ikusezin bihurtzea izan du helburu. Honelako argazkiekin eta eguneroko lanarekin, euskal jendartea aldatzea eta animalien askapena lortzea du helburu Askekintzak", adierazi dute.