Urtebete pasa da Azpeitiko apustu etxeak ateak ireki zituenetik, eta urtemuga horren harira Elkar-ekinek ekimen berezi bat prestatu du azaroaren 22rako. Apustu etxearen aurrean elkarretaratze zaratatsua deitu du, eta herritarrak zarata ateratzeko txistuekin eta tresnekin bertaratzera animatu ditu.
Elkarretaratze honekin bat eginez argazkia atera zuten atzo arratsaldean Berdura plazan, eta bertan batu ziren herriko hainbat talde eta norbanako. Besteak beste, ELA, LAB, EH Bildu, Gaztetxea, Ernai, Basanderiek, XJ Auzolanean, Urrestillako Festa Batzordea, Marea Arroxa, Ikasberri Kirol Elkartea, Krisiaren Seme-Alabak, Orkatz Kultur Elkartea eta Erniarraitzeko pertsonak agertu ziren argazkia ateratzera. Horiez gain, azken urtean ekimen ezberdinetan parte hartu duten kuadrillak eta norbanakoak ere bertan izan ziren.
Datorren asteko ostiraleko agerraldia 19:00etan egingo da, apustu etxearen aurrean.