argia.eus
INPRIMATU
Azov Batalioiko soldadu batek hartu du hitza Greziako Parlamentuan
  • Zelenskik agerraldia egin zuen Greziako Parlamentuan, Azov Batalioian borrokatzen ari den soldadu greziar batekin batera; hainbat alderdik salatu dute hau.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 08a
Zelenski eta Azov Batalioiko bi soldadu, Greziako Parlamentuan.

Parlamentuetan, nazioarteko foroetan eta Grammy moduko sarietan agerraldiak egiten ari da Zelenski Ukrainako presidentea; atzo Greziako Parlamentuan hartu zuen hitza, baina espero gabeko gonbidatu bat eraman zuen presidenteak.

Greziako Alderdi Komunistak Zelenskiren agerraldira ez joatea erabaki zuen, uste duelako Zelenskiren gobernuak propaganda nazia legitimatzen duela, eta bere armadan Azov Batalioiaren moduko talde neonaziak integratuta dituela. Batalioiko soldaduaren agerraldiaren ostean, alderdi komunistak Greziako Parlamentuan "propaganda nazia" egon dela salatu du.

SYRIZA oposizioko alderdi nagusiko Alexis Tsiprasek ere "lotsa historiko" gisa salatu du agerraldi hau, eta alderdiko lau diputatuk alde egin zuten. Parlamentuko alderdi gehienek, ezkertiarrek zein eskuindarrek, salatu dute Azov Batalioiko soldaduaren agerraldia.

Bestalde, Greziako Gobernuko bozeramaileak, Giannis Oikonomouk, adierazi du Azov Batalioiko soldadu baten agerraldia sartzea "desegokia eta okerra" izan dela.

Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministro ohiak adierazi du Zelenskik Greziako Parlamentuaren gonbidapenaz abusatu duela.

Hala ere, Zelenskiren hitzak txalo artean jaso zituzten parlamentuan.

Hari honetan jaso dute nolakoa izan den Zelenskiren agerraldia Greziako Parlamentuan: