EAEko merkatu eta plazetako salmenta bertan behera utzi baina saltoki handiena mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hori gaitzetsiz, manifestua atera du hainbat eragilek eta berau babesteko atxikimenduak ari dira jasotzen.
Pertsonen joan-etorriak gutxitzea eta jende pilaketa saihestea. Horra azokak bertan behera uzteko Jaurlaritzak eman duen argudioa. Argudio eskasak direla diote idatzian; “zergatik ez dira irizpide berberak baliatzen saltoki handiak, esaterako, Jaurlaritzak baserritarren produktuen salmentarako lehenetsi dituen Eroski, Uvesco (BM), Carrefour eta Alcampo-Simply merkataritza guneak ixteko? Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen?...”.
Osasun Saila, baserritarren eskubideak bakarrik ez, erosleen eskubideak ere urratzen ari dela iritzi diote kolektibo sinatzaileek, herritar askok merkatu eta azoketan erosi nahi dituztelako “ezagunak eta gertukoak ditugun baserritarren produktuak”. Hori egin ahal izateko udalek neurriak hartu zituztela eta orain Jaurlaritzak halako erabakia hartzea ez dute ulertzen. “Helburua beste bat ez ote den pentsa arazten digu”. Alegia, Jaurlaritza ari dela lehenesten ze saltokitara saldu behar dituzten baserritarrek euren produktuak.
Komunikatua sinatu duten kolektiboekin administrazioa ez dela harremanetan jarri eta baserritarrak martxan jartzen ari diren ekimenetan laguntzeko ere ez duela inolako laguntzarik eman kritikatzen du manifestuak; “alderantziz, oztopatzen eta beste interes batzuk elikatzen darraite”.
Oztopatu beharrean, lagundu
Hori guztia kontuan hartuta, azokak berriro ere martxan jartzea eskatu dute kolektiboek, “beti ere, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartuta, orain arte bezala”. Horrez gain, administrazioak “behingoz benetan” tokiko elikadura sostengarri eta iraunkorraren aldeko pedagogia egin dezala nahi dute, baserritarrak eta herritarrak zuzeneko salmenta bideetara joateko laguntzak ipiniz.
Herritarrei ere, azokak babesteko deia egin diete. Lotura honetan bat egin daiteke manifestuarekin.
ARGIAko lantaldeak ere bat egin du "Merkatu eta azokak irekita nahi ditugu" manifestuarekin.
200 eragilek bat egin dute dagoeneko, hauek dira horietako batzuk:
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
Amillena koop elkarte txikia
Antikapitalistak
Antzuolako Udal Gobernua ARGIA
Baserri XXI
Basherri Sarea
Bedarbide Elkartea
Biolur
Bionekazaritza
Bizilur Elkartea
Bizisare-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartea
Butroi Bizirik en Transición (BBT)
Cooperatva Sustraiak Habitat Design
Coordinación Baladre
Eako Udala
EH Bildu
EHKOlektboa
EHNE Bizkaia
EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkartea
Elika kooperatba
Elikagunea
Elkartasuna Eraldatuz Plataforma
Emakume Askeak
Enaden Begiak Fundazioa
EQUO Berdeak
Ereindajan Arrasate
Ereindajan Bergara
Etxalde - Nekazaritza Iraunkorra
Euskadi Cuba
Euskal Herriko Hazien Sarea
FeministAlde!
Gernikatk Gogoratuz
Gurpide Elkartea
Igite - Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkartea
Bidezko Elikadura
Kidekoop Elkartea
Kolore Guztetako Basoak
La Ruta Slow
LAB
Labore Bilbo Elkartea
LaboreOarso
LaboreTxingudi
Lakari
Landarlan
LarratEKO produktu agroekologikoak
Lumaltik
Lurbeko
Mugarik Gabe
Mundubat
Naturkon
Olatukoop
Paz con Dignidad
REAS Euskadi-Ekonomia Alternatbo eta Solidarioaren sare
Sagarrak Ekologista Taldea
Sukar Horia Kolektiboa
Urduñako Bitxobola Talde Ekologistak
Urduñako Udala
Urduñako Zaporeak
Uztarri kooperatiba
Zarainenea, okel eta nekazaritza ekologikoa
ZukAldatu