argia.eus
INPRIMATU
Azkoien konfinatuta, Nafarroako batez besteko eragina boskoiztuta
  • Ostegun honetako 00: 00etan sartuko dira indarrean neurri berriak. Herritarrek ezin izanen dute herritik atera, tabernak 22.00etan itxiko dira eta sei pertsona baino gehiago ezin izanen dira bildu eremu publiko zein pribatuetan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko irailaren 23a

Nafarroako Gobernuak eta Azkoiengo Udalak herria ixtea adostu dute, bertako ez jaien ondoren kasuen kopurua asko igo delako. Izan ere Nafarroako bataz bestekoa baino bost aldiz handiagoa da bertako positiboen kopurua.

Osasun Departamentuak, Azkoiengo Udalarekin lankidetzan, ezohiko neurri sorta bat onartu du herri horretan COVID-19aren hedapena geldiarazteko, Herritik irtetea eta sartzea ezinbesteko joan-etorrietarako baino ez da baimenduko.

Ostalaritza eta merkataritza establezimenduek 22:00etan itxi beharko dute eta haien gehinezko edukiera %50ekoa izanen da. Soilik mahaietan eserita egon ahlako dira bezeroak eta sei pertsonatako taldeetan, gehinez.

Kirol- eta kultura-instalazioak eta parke publikoak itxiko dira; hezkuntza-arloan, berriz, dagokion protokoloak agintzen du.

Azken astean 110 positibo detektatu dituzte 12 agerralditan.