argia.eus
INPRIMATU
“Azkenean digitalean emititzeko lizentzia emango digutela espero dut”

2009ko abenduaren 16a

"Itxaropentsua naiz eta pentsatzen dut Xaloak jarraituko duela herritarrei betiko eskaintza egiten (...) Euskarazko tokiko telebisten artean dugun elkarlanari esker, gauza asko ari gara lortzen. Webgunea da fruituetako bat, eta espero dut halako emaitza gehiago izatea (...) Ez dut sinistu nahi Euskal Telebista Nafarroan ikusiko ezin dugunik. Modu batean ala bestean egongo da ETB ikusteko bideren bat. Erakundeek laguntzen ez badute, azkenean herritarren borondateari esker lortuko da ETB Nafarroan ikustea".  (2009-12-16)