Biasteriko Gazte Asanbladako kidea de Javi de Marcos izan dugu gaur Kantoian. Ekainaren 26an, astelehenean, Biasteriko I.Gazte eguna antolatu dute, egun osoko egitarau oparoarekin. Gazte egunaz gain, Biasteriko Gazte Asanbladaz ere aritu gara Javirekin, izan ere, urtebete inguruko ibilbidea duen asanblada da, eta Biasterin gazte mugimendua sortzen dagoen honetan, garrantzi berezia eman diote gazteek honelako ekimenak antolatzeari.
Entzun elkarrizketa osoa:
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra