Chill Mafiak utzi du, arrakastak hil du. Garai batek aurrekoa hiltzen duen bezala. Pandemia Kristroren jaiotzaren pare kokatuko bagenu, Chill Mafia litzateke Pandemia Ondorengo gertakaririk garrantzitsuena. P.A.koa hartzen jakin eta barrutik lehertarazi zuten, ez zuten inor utzi iritzirik gabe; ospe horrekin batera etorri zen haien testamentua. Bazekiten arrakasta edukiko zutela baina erabaki aktiboa hartu beharra dago askotan: joaten utzi edo arrakastarekin batera joan. Tartean beti ere merkatua, noski. Ez da dohain makala, zer, noiz eta non esan behar den jakitea, baina dezente zailagoa da esandakoa ahazten ikastea.
Behe Bandak utziko balu arrakastak hilda, horrela ikusiko litzateke:
I. AKTOA
2027ko azaroaren 24a, mezu elektroniko bat heldu da postontzi digitalera:
"Su licencia de hosting ha expirado, si desea renovarlo por otros 5 años clicke aquí"
Taldera kaptura bat:
IRATI FDO (17:46): Ekipoooo zer egingo degu honekin? Beste bost urtez kontratatzen.
badegu webguneko hostinga bakoitzak 500 euro besterik ez lituzke ordaindu beharko...
HARRI (17:46): Ba nigatik bai... ezta diru asko ere ez...
HARRI (17:47): Baina berez hostingaren hori beharrezkoa zen?? Twitterrekin ez dugu
nahikoa??
IRATI FDO (17:48): Baiiiiiii, webguneak bestela kaputt egingo luke.
IRATI FDO (18:53): Orduan, zer??? Erosten dugu, ez???
IRATI L (19:32): Nigatik besteek erantzun dezatela, niri berdin zait.
IRATI O (23:04): Barkatu orain erantzuteagatikk, lanpetuta nenbilen... bizuma nori??
MADDI (23:41): Nik gero irakurri eta erantzungo dut!
II. AKTOA
2027ko abenduaren 5a, igande gaua da eta Maddik Irati Ori idaztea erabaki du.
MADDI (21:48): Kaixo Irati!! Zer moduz?? Aspaldi ez zaitudala ezertan ikusten, aurreko asteko kontzentran espero zintudan eta zuregatik galdetu nuen baina inork ez zidan jakin esaten nondik zenbiltzan¼ Zelan doakizu dena? Azkenean lortu duzu ikerketarako beka hori? Bastante guapo zegoen nola lotzen zenituen zure artea eta borroka politikoa. Horregatik ezin izan zinen etorri, ezta?? Gerturatuko naiz Bilbora edo Donostiara behar bada, nik behar dut kafe bat zurekin, azkenaldian nahiko nahastua nabil guztiarekin. Azkenengoz komentatu genuenari buelta asko eman dizkiot, esaten ditugunek zerbaitetarako balio ote duten, benetan zerbait esaten dugun¼ Baina hori, esango didazu kafea noiz har dezakegun!! Leioan ikusten ez garenetik gutxiegi ikusten zaitut!!!!
Muxuuuuuuuusss <3<3<3<3
IRATI O (01:33): Oliiiii maddi!!!!! Audio bat doa.
III. AKTOA
2028ko apirilaren 22a, ARGIA kazetak hurrengo berria argitaratu du:
"June Aiestaran Iparragirre bertsolaria izan da saritua Kutxa Kultur literatur sariketan, Banoa eta banator eleberriarekin. 25.000 euro eta liburuaren argitalpena da saria".
Whatsapp taldean gatazka piztu da:
IRATI L (11:14): Ikusi duzue hau????? norbaitek bazekien? link
MADDI (11:15) Aurrekoan berarekin kantatu nuen saio batean eta ez zidan ezer esan. Nik nekiela Urruzunotik utzita zuen idaztearena. Fuerte.
HARRI (11:16): Tuuuu, asmatu genuenn, azkenean bera izan da lehena liburu bat
argitaratzen...
IRATI FDO (11:16): Flipaass, eta gainera irakurri duzue berria?? Euskal Herriko Elkar denda guztietatik tourra egingo du... oxala ni.
IRATI O (11:16): LOL azkenean igual gure orri grapatuek ez zuten hainbesterako balio.
IRATI O (11:17): Eta gainera eleberriaa.
IRATI L (11:17): Argi zegoen poesiarekin ez ginela inora helduko, nik esana nizuen...
MADDI (11:17): Ez dakit ba nik arazoa poesian zegoen, nik uste bere bide indibiduala
hartzeak onura egin diola...
...
Behe Bandaren manamenduak badira xedera bideratzen gaituztenak, horiek ukatzen ditugun unean, ez lehenago, ordea, noraezean ibiltzeko arriskua helduko da. Jomuga begi bistatik kentzea, amildegirako tiketa. Chill Mafiak ezarritako panorama berria izan da kulturarako hazitoki. Bor-borrean dagoen errealitate honetan agertu behar izan gara gu ere, edo hori uste dugu. Honek zentzua izan badu idazten dugun lekutik idazten dugulako izan dadila.
Eskerrak antzerkia fikzioa besterik ez den, eta laster berriz izango duzuen beste zutabe bat. Normalitate berria