argia.eus
INPRIMATU
“Azken” herria Korrikako lehena
  • Karrantza nekez da albiste hedabideetan eta haraneko biztanleek erresumin horixe dute. Baztertuak, zokoratuak ei dira autobide tzarrik igaro ez delako bertatik. Bizkaitar dira eta, tartean, badira euskaldun eta euskaltzaleak. Herri ahantzia ezagutzen lagundu digute hiru herritarrek. Karrantza Harana, Euskal Herriko azken bazterretakoa, Zuberoan Eskiula iduri. Kasu honetan, Karrantza Harana bera baino urrutiago bada beste euskal herri bat ere, ordea, Lanestosa. Harexek behar du azken, edo, Joxe Mari Alixek dioenez, lehena: “Nondik begiratzen den! Hemendik begiratuz gero, geu gara lehen. Erdialdetik abiatzen bazara, orduan bai, azkenak ginateke, periferia. Baina oso pozik gaude gure herrian, gauden lekuan”.

2007ko martxoaren 20a
Sonia Gonzalez, Joxe Mari Alix eta Kontxi Trigo (Argazkia: Zaldi Ero)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2080/azken-herria-korrikako-lehena/osoa