argia.eus
INPRIMATU
Azken bi lan heriotzak salatu dituzte auto karabana baten bidez
  • ELA, LAB, CGT, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek autoen bi karabana burutu dituzte gaur, azken bi lan istripu hilgarriak salatzeko. Autoen karabanak Lakuntzatik eta Untzuetik abiatu dira (istripu hauek geratu diren lekuak, hain justu) gaur goizez, eta aldi berean bukatu egin dira Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean, Iruñean. Bertan elkarretaratu dira dozenaka langile.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2018ko martxoaren 22a

Martxoaren 15ean Lakuntzako (Nafarroa) Sakana Sociedad Cooperativa enpresan lanean ari zela burdinezko pieza bat erori zitzaion gaztea hurrengo egunean, martxoak 16, hil zen, hain justu, A-15ean Tiebas parean gertatutako beste istripu baten ondorioz kamioi-gidari bat hil zen une berean.

Aurten Nafarroan lan-istripuz hildako hiru eta laugarren langileak dira, eta guztira 14 dira 2018an Euskal Herrian bere lanpostuetan bizitza galdu duten pertsonak. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da 2015eko ekainean beste lan-istripu hilgarri bat gertatu zela Sakana S. Coop-en bertan, teilatuan konpontze lanak egiten ari zen azpikontrata bateko langilea erori eta bertan zendu zelarik.