argia.eus
INPRIMATU
Azken atxiloketak eta Gobernuaren jarrera salatzeko kontzentrazioa deitu dute Maravillaseko kideek ostiralerako
  • Espainiako Polizia Nazionalak 7 pertsona atxilotu zituen urtarrilaren 21ean, Maravillas Gaztetxearen desalojoaren aurkako ekintzak egiteagatik.

     

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko urtarrilaren 24a
Argazkia: @GazteKomunistak

Astelehenean atxilotutako 7 pertsona horiez gain, beste 48 pertsona ikertuak izaten ari direla eta hainbat delituengatik inputatuak izan daitezkeela jakin dute gaztetxeko kideek: “Argi geratzen da, berriz ere, gune autogestionatuen eskaeraren aurrean Nafar Gobernuak errepresio basatiena erabiltzen jarraitzen duela, gainerakoak elkarrizketan jardun nahi ez dugunak garela leporatzen duen bitartean”.

Egoera hau salatzeko, kontzentrazioa deitu dute gazteek ostiralerako, 20:30ean. Azken atxiloketak eta Gobernuaren “jarrera errepresiboa” salatu nahi dituzte: “Ozen eta argi esatera goaz ahal adina kolpe eta borrazo jasotzen eta mehatxu eta biolentzia jasaten badugu ere, inoiz ez dugula etsiko Alde Zaharrerako Gaztetxe bat lortzen dugun arte”.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.