argia.eus
INPRIMATU
Azken agurra eman diote Zaldibarko zabortegian hil zen Alberto Sololuzeri
  • Alberto Sololuzeren senide eta lagunek Xemeingo elizan agurtu dute Zaldibarko zabortegia erori ondoren otsailaren 6an lurperatuta hil zen langilea.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 09a
Argazkia: ETB.

Herriko bizilagunaren aldeko hileta elizkizuna astearte arratsalde honetan egin dute, Sololuzeren gorpuzkiak abuztuaren 16an zabortegiko hondakinen artean aurkitu ostean.

Hondakin industrialen zabortegi berean lurperatuta dago oraindik Joaquin Beltran, Zaldibarren pilatutako hondakinak amildu ondoren desagertu zen beste langilea, eta hura bilatzen ari dira otsailetik bilatzen larrialdietako taldeak. Beltranen senideak ere Sololuzeren hiletan izan dira.

Zaldibar Argitu herri plataformak mobilizazioak antolatzen jarraitzen du aldian-aldian, bi langileak aurkitzeko eta iritzi  publikoa asaldatu duen istripu honen erantzukizunak argitzeko.