Baionako antzokiaren okupazioari segida emanez, larunbatean Azkainen, Senperen eta Hendaian, tokiko kulturgileak mobilizatu ziren.
Antzokiak Okupatu ekimenaren baitan, urtebete itxitak egon ondoan, kulturguneen idekitze azkarra eta langabezi lege erreformaren ezeztatzea aldarrikatzeko mobilizatuko dira larunbatero.
Hendaian, Mendi Zolan kulturgunearen aitzinean eta Zokoburuko merkatuan, zirkuloan dantzan eta kantuan ibili ziren larunbatean goizeko 10:30az geroztik, noraezean eta helbururik gabe daudela irudikatzeko.
Astero mobilizatuko dira, eta heldu den larunbatean, mobilizazioa hirigunera aldatuko dute herriko etxe aurrera.
Imanol Espinoza, Hendaiako Borderline Kultur Fabrikako kidearekin hitz egin du Antxetak lehen ekintza horretaz.