Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.
Bigarren itzuliko bozek orain arteko auzapeza bere horretan utzi dute. Jean-Louis Fournierrek 830 boz lortu ditu, %37,2. Bigarren zerrenda bozkatuena Groka Taberna abertzaleak buru duena izan da. 543 boz eskuratu ditu, %24,3. Benedicte Luberriagaren zerrendak bozen %21,1 jaso du, eta laugarren postuan Pierre Clausellek %17,3.
3.678 herritar zeuden deituak herri bozen bigarren itzuli honetan boza ematera, eta 2.304k eman dute.