Arabako Mendiak parke natural izendatzea eta Azazetako proiektua gelditzea eskatzen duen mozioa onartu dute udalaren osoko bilkuran. EH Bildu, Elkarrekin eta PPk bozkatu dute alde, eta udal gobernua osatzen duten EAJ eta PSEk aurka.
Ostiral goizeko udalaren osoko bilkuran onartutako mozioan, Gasteizko Udalak Jaurlaritzari eskatu dio “beharrezko izapide guztiak” burutzeko Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeko, "bai inguru horretan dauden Babes Bereziko Eremuek, bai Babes Bereziko Eremutik kanpo geratu diren ingurumen balio handiko eremuek” lor dezaten katalogazio hori.
Arabako bi parke eoliko dira funtzionamenduan lehenbizi jartzea aurreikusita dituenak Jaurlaritzak –hamabost ditu tramitazioan guztira–, Azazetakoa eta Labrazakoa. 2025eko amaierarako jarri nahi ditu martxan. Gasteizko Udalak Azazetakoa “berehala” gelditzeko eskatu dio Jaurlaritzari, eta Parke Natural izendapena lortzeko tokiko erakundeekin lan egin dezala, “haiek baitira, azken finean, ingurune natural hori mendeetan horrela kontserbatu dutenak”.