Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?


2012ko apirilaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Tuareg talde bat Azawadeko banderarekin.

Tuaregek Malin azken egunetan bizitzen ari den egoera politiko nahasia baliatu dute zonaldea kontrolatu eta Azawad herrialdea, de facto bada ere, sortzeko. Izan ere, Afrikar Batasunak eta Europar Batasunak ez dute aldarrikapen hau onartu. Frantzia, Maliren kolonizatzaile izandakoa eta herrialdean oraindik interes ekonomiko ugari dituena, espreski agertu da Azawaden independentziaren aurka.

Hain zuzen ere, zonaldeko gatazkak jatorri koloniala du, Afrikako beste askoren antzera. Bere garaian, Frantziak bere interesen zerbitzura diseinatu zuen Mali eta herrialdeko tuaregak iparraldean baztertuta utzi zituen, hegoaldearen kontrolpean, Afrikan espezializatutako zenbait kazetarik nabarmendu dutenez.

Tuareg herria historikoki baztertua eta arrotza kontsideratua izan da kolonizatzaile eta herrialde berrien aldetik. Mali, Niger, Argelia, Libia, Burkina Faso eta Mauritanian banatuta, 1,5 miloi pertsonak osatutako herria dela estimatzen da. Tifinagh izeneko idazkera propioa dute, nagusiki nomadak dira eta basamortuan bizi dira.

Germán Leyens kazetariak egoerari buruz idatzitako analisiaren arabera, Mali Afrikako hirugarren urre ekoizlea da, Hegoafrika eta Ghanaren atzetik. Gainera, herrialdearen iparraldean, independentzia aldarrikatu duten gunean, Frantziak kudeatutako uranio erreserbak daude. Tuaregek uranio mehatzeen eta sortzen dituen irabazien gaineko kontrol gehiago eskatu izan diote gobernuari urteetan zehar. Era berean, azken urteetan zonalde honetan petrolio eta gas naturala bilatzeko saiakerak izan dira.

Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Al Qaedarekin lotutako zenbait talderen laguntza izan du Azawadeko Askapen Mugimenduak eta Maliko gobernuak uste horiei indarra eman nahi izan die, nazioartearen aurrean altxamendua deslegitimatzeko. Mendebaldeko herrialdeek ez baitute inoiz onartuko baliabide natural aberatsak dituen zonaldea muturrekotzat jotzen diren taldeen esku geratzea.

Testuinguru honen aurrean, oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Azawad herrialdearekin; interbentzio militarra, negoziaketa edo estatu berriaren sorrera ofiziala dira aukerak. Badirudi oraingoz lehenengo aukerak duela indar gehien, Afrika Mendebaldeko Estatuen Komunitatea prest agertu baita Maliko mugara tropak bidaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azawad
Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik

Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa.


Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin

Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri... [+]


2013-04-10 | Martin Vicioso
Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala... [+]


2013-02-21 | Jon Torner Zabala
Malin eta Azawaden okerrena etortzeko dago

Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.


Mali-Azawad: gerra inperiala etxe atarian daukagu

Afrika erdialdeko Mali idor txiroaren jabe egiten ari ziren islamista fanatikoei, Europatik Frantziak geldiarazi dizkie oinak militarrak bidalita, norbaitek egin behar zuen. Horra Frantzia eta Europako herritar askok sinetsi nahiko lukeen abentura. Polita litzateke, baldin... [+]


2013-01-28 | Josu Urtubia
Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.


2013-01-15 | ARGIA
Kolonialismoaren aztarnak: 2.500 militar bidaliko ditu Frantziak Malira

Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.


2012-04-19
“Malik 50 urte daramatza Azawaden. Guk 1.000 baino gehiago”

Mossa Ag Attaher, Azawadeko Askapen Mugimenduko bozeramailea Katalunian izan da egunotan, pasa de apirilaren 6an aldarrikatutako Azawaden independentziari buruz hitz egiteko. Nazioarteak ez du onartu azken urteetan Maliren esku izan den zonalde honen askapena. Diari de... [+]


2012-04-17 | Jagoba Salvador
Tuaregak
Zergatik ez du nahi nazioarteak Azawaden independentzia?

asa den apirilaren 6an Azawadeko Askapen Mugimenduak independentzia aldarrikatu zuen, Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako taldeak urtarrilaren 17an hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen horrekin. Baina nazioarteak ez du onartu.


2012-04-13
Maliko presidente berriak Azawadeko tuaregak gerrarekin mehatxatu ditu

Dioncounda Traore Maliko behin-behineko presidente izendatu zuten atzo, pasa den martxoaren 22an estatu kolpea eman zuten militarrekin akordio batera iritsi ondoren. Kargu-hartze ekitaldian presidente berriak herrialdearen iparraldean Azawad estatuaren independentzia... [+]


2012-03-22
Maliko militar matxinatuek presidentea boteretik kendu duela iragarri dute

Maliko miltar matxinatu talde batek herrialdeko instituzioak desegin eta konstituzioa bertan behera utzi duela jakinarazi du. National Committee for the Restoration of Democracy and State izena hartuz, Amadou Toumani presidentearen agintearekin bukatu eta bere jauregia hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude