argia.eus
INPRIMATU
Azaroko Klimaren gailurra 2021era atzeratu da
  • Erresuma Batua eta Italia ziren aurtengo gailurraren antolatzaileak, azaroaren 9tik 18ra ospatzekoa zen Eskoziako Glasgow hirian eta asteazken honetan, NBEk eta bi estatuek atzerapena iragarri dute. Ez da zehaztu oraindik datorren urtean noiz egingo den.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 02a

Ekologia eta klima aldaketaren alorrean lanean ari diren erakundeentzat ez da berri ona. Berez, Parisko Akordioa martxan jartzea zuen helburutzat gailurrak eta orain, ohiko atzerapenei urtebete gehiago gehituko zaio. Oro har, erakunde ekologisten esanetan, “erabakia ezin da aitzakia izan” Parisko Akordioa abian jartzeko. Baina horren beldur dira horietako gehienak.

Esate baterako, salatzen dute Erresuma Batuari oso ongi datorkiola atzerapena, Boris Johnson lehen ministroa atzera egiten ari delako Erresuma Batuko gobernuak bere garaian hartutako konpromisoetatik, eta beste hainbat gobernu ere berdintsu ari direla egiten.

Erakunde ekologista ugariren ustez, gailurrari modu birtualean eutsi behar zitzaion, horrela parte-hartzaileen osasuna bermatuz eta Parisko Akordioaren hasiera ahalbideratuz. Albistea El Salto-tik jaso dugu eta bertan ikusi daiteke modu osatuagoan.