argia.eus
INPRIMATU
Azaroaren 30ean izango da La Haine eta Kaos en la red atariko kazetariaren aurkako epaiketa
  • Armiarma operazioagatik epaituko dute Boro LH izenez ezagutzen den kazetaria. Akusazio honetaz gain, terrorismoa goraipatzeagatik ere auzipetuta dago.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 19a
Boro LH kazetaria (Argazkia: @Boro_LH)

Zazpi hilabetetan hiru aldiz atxilotu dute Boro LH: monarkiaren aurkako eta okupazioaren aldeko ekitaldi banatan kazetari moduan parte hartzeagatik, eta hirugarrena, sare sozialen bidez iritzia emateagatik. Sei urteko kartzela zigorra eta 6.200 euroko isuna ezarri nahi dizkiote.

La Haine atariak Boro LH kazetariarentzat “propio” sortutako akusazio bat dela adierazi du. Lehen epaiketa hau ondoren etorriko direnak “babesteko” aitzakia hutsa dela dio. Hau da, Madrilen izandako mobilizazioen epaiketa iristen denerako, Bono LH-k aurrekari penalak izan ditzan.