Debako osoko bilkurak erabakita, azaroaren 30ean egingo da iritzi bilketa Itziarren, auzo-udal bihurtzeko udaletxeak onartutako txostenarekin herritarrak ados dauden ala ez jakiteko.
Bertako herritarren gehiengoak onartzen badu, Itziarrek hainbat eskumen bereganatuko ditu, eta Debako aurrekontuen portzentaje bat ere izango du eskumen horiek kudeatzeko, zergak biltzeko gaitasunik ez izan arren.
Auzo-udalaren gobernua auzo-alkateak eta beste lau kidek osatuko dute; lehenbizikoa zuzenean aukeratuko dute herritarrek, eta ez du zertan alderdi politiko bateko kidea izan. Gainerako lauren banaketa, berriz, udal hauteskundeetako emaitzen arabera erabakiko da. Hauteskundeak egin bitarteko tarterako, Aldundiak izendatuko du organo kudeatzaile bat, azken hauteskundeen emaitzetan oinarrituta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003an onartu zuen auzo-udalak eratzeko aukera ematen duen araua. Ordura arte Debatik erabat bereizi nahian zebiltzan Itziar Herria Sortzen taldeak, legeak eta Debako Udalak berak jartzen zizkioten oztopoak ikusita, formula horren aldeko apustua egin zuen. 2010ean, Udaleko osoko bilkurak prozedura martxan jartzeko lantalde bat sortzea onartu zuen. Haatik, taldeak ibilbide laburra izan zuen, “alkateak eta udal gobernuak ez zutelako bat egiten guk genioenarekin”, Itziar Herria Sortzen taldeko zinegotzi Andoni Aranbururen esanetan.
Legegintzaldi hau hastean ekin zitzaion berriz prozedurari. Hala, 2013ko urriaren 9ko osoko bilkurak aho batez onartu zuen Itziar auzo-udal bihurtzeko egitasmoaren txostena. Legeak ezarritako hurrengo urratsa Itziarko herritarrei galdetzea zen, baina orduan Gora Deba taldea sortu zen, auzo-udala eratzearekin erabateko desadostasuna agertu zuena.
Gora Debaren sorrerak zenbait alderdiren (EAJ, EA, eta Ezker Anitza) posizioak aldarazi zituen. Bozketa errepikatu eta hamahiru zinegotzitik zortzik baino ez zuten eman lehen aho batez onartutakoaren aldeko botoa. Foru arauak bi hereneko gehiengoa eskatzen duenez (bederatzi boto), prozedura gelditu egin zen.
Bitartean, Deba eta Itziarko herritarrak biltzen dituen Denon Herria plataforma sortu berriak, udalaren laguntzaz, herri-kontsulta antolatu zuen. %72ko parte hartzea izan zen, eta ia %95ek auzo-udala sortzearen aldeko botoa eman zuten.
Azkenik, Aldundiak baimena eman dio Debako Udalari prozedura aurrera eramateko, foru arauak bi hereneko gehiengoa eskatu arren espainiar legediaren arabera gehiengo sinplea besterik ez delako behar.
Horrenbestez, urriaren 30eko osoko bilkurako azken tramitea besterik ez zen falta. Hortxe onartu dira iritzi bilketa egiteko data eta antolakuntzari dagozkion beste hainbat xehetasun. Azaroaren 30ean izango da, eta horrek bai, maiatzekoak ez bezala, balioa izango du juridikoki. Maiatzekoa ikusita, azarokoaren emaitza zein izango den igartzea ez da zaila.
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Euskal kostaldean barrena ibiltzea, historia liburu bateko orrialdeak hatzen artean igarotzea bezala dela esan ohi da. Flyschak dira liburu hori, milioika urteko denboraren joana geruzaz geruza azaltzen baitzaigu.
Labarretan pilatutako plastiko eta hondakinak bildu eta flyscha garbitzeko goiz pasa egingo du Mutriku, Deba eta Zumaiako euskal kostaldean dagoen Geoparkeak igande honetan. Ekintza hori, Europako Geoparkeen Astearen barruan programaturiko egitarauaren baitan antolatu dute.
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Iazko ikasle kopuru bera (23 gazte), iazko ikasgelan, gutxieneko distantzia bermatu ezinik. Alabak bizi duen egoera horrek abiatu zuen Ainara Aranberriren borroka: administrazioari baliabideak eskatzeaz gain, soluzioak eskatzen ditu ikastetxean ere, eta irakasle, ikasketa-buru,... [+]
Debako EAk joan den igandean egin zion omenaldi batean, Carlos Garaikoetxeak bere alderdiak Pello Urizarren dimisioaren ondoren abian jarritako barne-eztabaidari buruz hitz egin zuen.
Mezu matxista, arrazista eta xenofoboz josi dituzte asteburuan Debako hainbat pareta, baita herriko alkate Gillen Garcíari zuzendutako mehatxuekin ere. Gertakariaren aurrean, hainbat herritarrek gaitzespena adierazi dute astelehenean.
Alkateari mezkita ixteko mehatxu egin diote, eta Open Arms ontzia eta mugimendu feminista jomugan hartu dituzte. 19:30ean elkarretaratzea izango da Deban Sare antifaxistak deituta.
Debako Arte Eskola itxi dute. 1970ean sortu zuen Jorge Oteizak bere programa kultural eta politikoa martxan jartzeko, baina ez zitzaion esperimentua ondo atera. 80ko hamarkada hasieran bigarren fase bati ekin zion, iazko abenduan udalbatzak ixtea onartu zuen arte. Arte Eskola... [+]
Eguzki talde ekologistak deituta, 200 boluntariotik gora aritu dira Deba eta Zumaia arteko harraldea garbitzen. Guztira, 2.500 kilotik gora plastiko atera dute.
Topaguneak dinamizatuko ditu urriaren 22an hasiko diren gogoeta prozesuak. Aurrera begira zein bide hartu eta zer jorratu nahi den erabakiko dute elkarteek.
Debabarrena mankomunitateak publizitate kanpaina berri bat abiatu du birziklatze tasa handitzeko asmoz.