argia.eus
INPRIMATU
Azaroaren 26an udal hauteskundeetara deitu dituzte Nafarroako 38 udalerri
  • Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetatik udal gobernurik daude Nafarroako 38 herri, emaitzak baliogabetu zituztelako edo hautagairik aurkeztu ez zelako, hala nola Auritzen, Izaban, Burgin eta Zubietan.

ARGIA @argia 2023ko irailaren 26a
Udal gobernurik gabe geratu ziren maiatzaren 28eko hauteskundeetan Nafarroako 38 herri. / Argazkia: Euskalerria Irratia.

Astelehenean iragarri du Espainiako Gobernuak noiz izango diren Nafarroako 38 udalerritako hauteskundeak: azaroaren 26an. Legearen arabera, udal hauteskundeak egin eta gobernurik gabe segitzen duten herrietan hauteskundeak errepikatu behar dira sei hilabeteren buruan. Beraz, bozak egitera deitu dituzte pasa den maiatzaren 28an hautagairik aurkeztu ez zen edo Hauteskunde Batzordeak emaitzak baliogabetu zituen udalerrietan.

Nafarroako 38 udalerri hauek izango dira: Aribe, Auritz, Burgi, Eslaba, Ezkaroze, Garde, Garralda, Hiriberri, Izaba, Itzaltzu, Nabaskoze, Orbaizeta, Orotz-Betelu, Sada, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze, Aranaratxe, Bargota, Deikaztelu, Etayo, Legaria, Lezaun, Arantza, Areso, Atetz, Belaskoain, Eratsun, Iturmendi, Muruzabal, Tirapu, Urrotz, Uterga, Zubieta, Barasoain, Beire eta Orisoain.

Espainiako ministro kontseiluan zehaztu dutenez, bi asteko hauteskunde kanpaina egiteko aukera izango dute, azaroaren 10eko gauerdian hasi eta azaroaren 24era bitarte.