argia.eus
INPRIMATU
Azaroaren 25ean kaleak hartzeko dei egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak
  • Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatutako manifestazioez gain, askotariko ekintzak, jarduerak eta ekitaldiak herri eta auzoetara zabalduko dira.

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 14a

Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunerako. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak. Vivas, libres y organizadas lelopean mobilizatuko dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Gasteizen eta Donostian burutuko diren manifestazioak eguerdian izango dira, 12:30ean San Antondik eta 12:00tan Bulevarretik hasita, hurrenez hurren. Iruñean eta Bilbon, ordea, arratsaldean egingo dira: Iruñean Gaztelu Plazatik abiatuko dira eta Bilbon, Jesusen Bihotzetik.