Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko kanpaina iazko apirilean jarri zuten martxan euskaldunek osasun etxean bizi duten "menpeko egoera irauli eta mediku eta pediatra euskaldunak erdiesteko".
"Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimenak hmaika ekimen burutu ditu azkenaldi honetan, auzoan babes haundia lortuz. Hala ere, osagile euskaldunik gabe jarraitzen dute.
"Nafarroako Gobernuak mediku eta pediatra bana kontratatu berri ditu, baina hauek ere ez dira euskaldunak", salatu dute gaur emandako prentsaurrekoan. Hau horrela izanda datorren azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan, “Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain!” lelopean, dagozkienn hizkuntza eskubideen defentsan eta arreta zerbitzu duin baten alde, kalera irtengo dira.
Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.